XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Azpeitiko zezenak San Inazio jaiak gainean ditugu berriz ere, eta urtero bezala Azpeitian dena prest dago herriko festetan zezenak korritzeko.Santiago egunez bertako plaza dotore eta pintatu berrian, jendez gainezka zela saninaziotan jokatuko diren zezenak ikusteko aukera izan genuen: Isaias eta Tulio Vazquez-en sei zezenko, Luis Albarrán-en sei zezen, eta Concha y Sierra-ren beste sei.
Ganadu horixe aterako da toriletatik arratsaldeko seietan uztailaren 31n, abuztuaren 1ean eta abuztuaren 2an hurrenez hurren, eta ganadutegi bakoitzari buruz bi hitz esatea interesgarria delakoan gaude.
- Isaias eta Tulio Vázquez-en zezenak 1945 urteaz gero ezagunak dira Azpeitian.
Gogor-fama dute, eta ongi merezia gainera.
Iaz ikusi ahal izan genituen eta, egia esan, kasta-faltarik ez zaie inondik ageri: batekoz bestera baizik.
Aurtengo ganadua itxura onekoa da: bai adakeraz eta bai sataiz.
Joakin Murube eta García Pedrajas-en abereekin sortu zen 1939.ean Villanueva de la Minas-eko ganadutegi sevillar hau.
Nicanaor Villa
Gaur egun Urkixo-ren kastako zezenak ateratzen ditu.
Azpeitira etorri direnak presentazioz eta pisuz ederrak dira.
Portaeraz nolakoak diren abuztuaren 1ean ikusiko dugu.
Jatorriz
Toreatzaileen aipamen laburra egitea ere bidezkoa da.
Horregatik, uztailaren 31eko nobiladan parte hartuko dutenen berri emango dugu
Euskal Telebistak zuzenean transmitituko duen saio honetan, José María Plaza, Bernard Marsella eta Sergio Sánchez-ek osatuko dute kartela.
Plaza iaz ikusteko aukera izan genuen, eta harrez gero Madrilen arrakasta lortu du.
Bernard Marsella, Proventzan jaioa da; Marseilan, bere izenak adierazten duenez.
Asko toreatzen ari da
Sergio Sánchez nafarra, Zentronikon duela hogei urte jaioa da, eta iaz hasi zen pikadoredun nobiladatan toreatzen.
Aurten sanferminetan arrakastatsu ibili da Iruñean.
Abuztuaren 1eko korridan, Curro Vázquez,
Curro-ren fintasuna eta artea estimatuak dira zezenzaleen artean Juan Antonio Ruiz
Rafi Camino gaztea berriz,
Abuztuaren 2ko korridan, Pedro Gutiérrez
Azken aldian berak bakarrik Victorino-ren sei zezen hilak ditu Madrilen, hiru belarri lortuz.
Bere heldutasun eta maisutasunari esker, gaur eguneko toreatzailerik honenetakoa da.
Miguel Baez Espínola edo
Azken honek alternatiba
Eta bukatzeko, beste aipamen bat merezi du Azpeitiko korriden antolakuntzak.
Izan ere, joan den unean bi nobillada eta korrida bat ematetik bi korrida eta nobillada bat eskeintzera pasatu dira.
Baina horretaz gainera, ez da ahaztu behar kartelen kalitatea.
Maila hori hobetzea zaila bait da benetan.
Dena dela, azpeitiarrek nahiz inguruko herritakoek, ongi baino hobeto erantzun dute antolatzaileen lanari, eta aurten ere plaza beteko dela ez dugu dudarik egiten.
Horko irabaziak herriko behartsuentzat izaten direla jakinda gainera, are eta gutxiago. Iñaki AZKUNE.